Urtarrileko azken asteburuan harrobiak emandakoa

Urteko lehen hilabetea joan zaigu dagoeneko eta gure harrobiak Inauteriak direla eta egin beharreko atsedenaren aurreko neurketak jokatu zituzten. Jubenil eta kadete neskek, beste behin beraien neurketak irabaztea lortu zuten, Ohorezko Infantil mutilek Kopari hasiera ona eman diote, eta azkenik Kadeteen 1go mailako mutilek ere puntu ona batu zuten etxean Ordiziaren aurka.

Irakurri gehiago

Beste irteera konplikatu bat (Larunbata, 17:35)

Lasarte-Oriara egin beharko dute bidaia oraingo honetan Ohorezko Mailako mutilek, bertan sailkapeneko laugarren postuan den Ostadarren aurka indarrak neurtuko baitituzte. Neurketa estua izango da biharkoa, baina Anaitasunak azken urteetan Michelinen lortutako emaitza onek ikuspegi positibo batera garamatza.

Irakurri gehiago

Nesken asteburu borobila

Anaitasunako neskek egindako asteburua izan da azpimarragarriena. Hiru taldeek, hau da, jubenilek, kadeteek eta infantilek euren neurketak irabaztea lortu baitzuten pasa den asteburuan. Aurpegirik ilunena Euskal Ligako jubenilek erakutsi zuten, liderraren etxean jipoi handiegia jaso baitzuten.

Irakurri gehiago