Etxeko lehen finala (Larunbata, 17:00)

Ohorezko Mailako mutilek bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera sekulako boladan sartuta den Oiartzun jasoko dute Txerloian. Jokoan zeuden azken 30 puntuetatik 26 batzea lortu dute oiartzuarrek eta ondorioz beheko postuak atzean utzi eta zazpigarren postuan kokatu da.

Irakurri gehiago

Atezainentzako kampusa Zumarragan martxoaren amaieran

RG Goalkeeper Gloves etxeak atezainentzako kampusa antolatu du martxoaren amaieran. Zumarragako Argixao futbol zelaian egingo da kampusa eta bi mailatan banatuko dira atezainak. Lehen orduak infantil mailakoentzat izango dira, eta gainerakoak hortik gora dauden atezainentzat.

Irakurri gehiago