Getariarren aurrean lidertza sendotzera (Igandea, 18:00)

Orioko Mendibeltz futbol zelaian Getariako KETA taldearen aurka jokatu dute Ohorezko Mailako mutilek bihar arratsaldeko 18:00etan. 24. jardunaldiko partida izango dute Quindosen mutilek, orduko hartan eguraldi txarra eta zelaiaren egoera zela eta neurketa bertan behera uztea erabaki baitzuten bi taldeetako ordezkariek.

OriokoZelaia

Otsaileko azken asteburuan egoera hau zuen Orioko Mendibeltz futbol zelaiak

Hori horrela izanik, apirilaren lehen asteburuan jokatzea erabaki zen eta iritsi da eguna, eta gauzak benetan gozoak dira klubean. Anaitasunak harrezkero zazpi puntu batu ditu, eta sailkapenean bigarren postuan izatetik lehen postuan hiru puntu goitik izatera pasatu da. Beraz, biharko partidan berebiziko garrantzia duten hiru puntu daude jokoan, neurketa irabaziko balitz bigarren postuan den Tolosari sei puntu aterako lizkiokelako Anaitasunak.

Orain arte egindako bidea garrantzitsua da, baina orain iritsi da benetako ordua. Hurrengo urtean Anaitasuna non izango den erabakiko duen epailea oraina izango da, eta oraina Getariako KETA da. Ligari hasiera benetan kaskarra eman zieten getariarrek, lehen zortzi partidak galdu baitzituzten, baina azken boladan ondo dira. Sailkapeneko 16. postua betetzen du Getariako KETAk, eta azken lau partidetatik hiru irabazi dituzte. Etxean ez dira oso fidagarriak izan orain arte, jokatutako 13 neurketetatik bost irabazi baitituzte.

Gureek, azkenik, aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte eta larunbat goiz honetan egindako azken entrenamenduaren ostean jakinarazi du Igor Quindos entrenatzaileak zein 18 jokalari deituko dituen bihar Oriora.

Hemen deialdia:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Zulaika, Tomao, Markel, Beitia, Izagirre, Godoy

Erdilariak: Unai, Mikel Pastrian, Xabi, Aramendi, IƱigo Arzalluz, Oier Elorza

Aurrelariak: Ander, Mikel Arzalluz, Mendizabal, Ioannes