Lesakarako deialdia (Igandea, 17:30)
Hiru neurketa gelditzen zaizkio Ohorezko Mailako taldeari Liga txapelketa amaitzeko. Hiru partidak ere ez dira errazak izango, baina gaur arratsaldekoa bereziki zaila izango da, Lesakako futbol zelaia historikoki zaila izan baita gure taldearentzat. Arratsaldeko 17:30etan hasiko den neurketan etxekoek mailari eusteko egingo dute borroka, eta gureek Hirugarren Mailara igotzeko aukerekin jarraitu nahi dute.