Martutene hartzeko zerrenda (Igandea, 16:30)

Iritsi da ordua, benetako ordua! Ohorezko Mailako taldeari sei final gelditzen zaizkio eta gaur jokatuko du lehena Martuteneren aurka Txerloian (16:30). Donostiarrak sailkapeneko beheko postuetan dira 32 punturekin, baina kontuan hartu beharko da daramaten bolada ona, azken hiru neurketak jarraian irabazi ostean jaitsiera postuetatik irtetea lortu baitute.

Nahiz eta sailkapenean behean joan, aurkari arriskutsu batek bisitatuko du gaur Azkoitiko herria, nahiz eta etxetik kanpo dituzten estatistikek aurkakoa erakutsi. Hamabi puntu batu ditu Martuteneko taldeak bere zelaitik urrun, eta horietatik hiru izan dira soilik garaipena lortutakoak. Gureak "Txerloia efektuari" eusten saiatuko dira, jokalarien eta zaleen artean sortzen den batasuna gainditzea ia ezinezkoa bihurtu baita Txerloia bisitatu duten aurkarientzat.

Horretarako Quindosen mutilek aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte, eta larunbatean egindako azken entrenamenduaren ostean jakinarazi zuen gorrixen entrenatzaileak 18ko zerrenda. Bi aldaketa daude deialdian. Alde batetik, Aitor Zulaikaren hutsunea izango du taldeak. Eskuin hegaleko atzelariak bere bosgarren txartel horia ikusi zuen pasa den astean, eta partida bateko zigorra bete beharko du ondorioz. Bere lekuan sartu da BeƱat Landa. Belauneko mina erabat ahaztuta du erdilariak, eta berriz ere jokatzeko moduan aurkitzen da. Bestetik, aurreko lerroan dago aldaketa Irungo deialdiarekin alderatuta. Ander Pastrian zerrendatik kanpo gelditu da, eta bere ordez Ioannes Garate sartu da.

Hemen deialdia:

DeialdiaMartutene

Herriatarrei deia