Irunera joateko autobusa osatu da

50 lagun inguruk eman dute izena biharko doako autobuserako eta klubak jakinarazi nahi du Irunera joateko autobusa izango dutela izena eman duten jarraitzaile guzti horiek. Eskerrak eman nahi dizkizuegu klubak egindako deialdiari horrelako moduan erantzuteagatik.

Arratsaldeko 14:15etan irtengo da autobusa Liburutegiko geltokitik. Anaitasunak, ahal dela, gorriz jantzita eta ondo bazkalduta joatera animatu nahi ditu zaleak, Irungo Stadium Galen gure mutilek duten neurketa ez baita inondik inora samurra izango. Sailkapenean kolpea emateko balio lezake biharko neurketak eta harmailetatik jasoko duten hauspoa erabakiorra izango da azken emaitzan.