Aloña Mendiren aurkako neurketarako deialdia (Igandea, 16:30)

Ohorezko Mailako taldeak borrokan jarraitzen du. Bihar Oñatiko Azkoagain futbol zelaia bisitatuko du Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak, arerio eta zelai benetan konplikatua. Zazpigarren postuan dira "txantxikuak" 46 punturekin eta ezer aipagarrik badute etxeko sendotasuna da.

Etxean hiru neurketa galdu dituzte soilik eta horrek partida arriskutsua bihurtzen du gureentzat biharkoa. Gainera, kontuan hartu beharko da pasa den asteburuan Errenterian hartutako jipoitik berreskuratu nahiko dutela oñatiarrek, 6 eta 2 galdu baitzuten Touring taldearen aurka Fanderian.

Aloña Mendi etxean sendo agertu baldin bada, zer esan gure mutilei buruz, etxean zein etxetik kanpo egiten ari diren denboraldia aparta ari baita izaten. Txerloiatik urrun erakusten ari diren sendotasunak biharko neurketarako balio behar lieke gureei, eta Aloña Mendiri inongo arazorik gabe aurre egiteko moduan izango dira. Taldeko jokalari denak prest ditu entrenatzaileak, baina gaur goizean egindako azken entrenamenduaren ostean jakinarazi du Quindosek zein 18 jokalari eramango dituen Azkoagainera.

Jarraian deialdia:

deialdiaonati

Zaleak berriz ere taldearekin

Taldea oraingo lehia honetan ere ez da bakarrik izango, orain bi aste Irunerako antolatu zen bezala, zaleek bikain erantzun baitiete autobusaren deialdiari. Anaitasunak zaleentzako doako autobusa jarri zuen, eta bihar ere ehun zale baino gehiagok Oñatiko lurretan Anaitasunaren kolore gorria zabalduko dute, autobuserako 100 jarraitzaile inguruk eman baitute izena. Modu honetan klubak bi autobus ezarri behar izan ditu zaleak taldearekin batera eramateko. 15:30ean irtengo dira Liburutegiko geltokitik Anaitasunaren babesle den Aldalurren bi autobusak.