Summer Fun Udalekuak

Sasoiko Ongizate Zentruak eta Aizterri Hizkuntza Zerbitzuak elkartu eta uda honetarako udalekuak antolatu dituzte. Summer Fun izenez deituko dituzte udaleku hauek, ondo pasatzeaz gain, ingelesa eta kirola uztartzea izango da berauen helbururik nagusiena.

Irakurri gehiago

Harrobiko talde askoren denboraldiko azken partiden kronikak

Pasa den asteburuan ezeren gainetik Infantil nesken A taldeak Añorgan egindako balentria aipatu behar da. Rezolan bi eta hiru irabazi ostean, asteburu honetan jokatuko den finalerako txartela lortu baitzuten. Honez gain, Infantil Txikiek egindakoa ere azpimarratzekoa. Sailkapeneko liderrari irabazi bi eta huts irabazi baitzioten. Parte-hartzeko alebinek ere modu ederrean agurtu zuten denboraldia, Bergarari 9-1 irabazita.

Irakurri gehiago

Infantil nesken A taldea finalean da

Infantil nesken A taldeak datorren astean jokatuko den finalerako txartela lortu du gaur eguerdian Añorgako Rezola futbol zelaian etxeko taldea bi eta hiru menderatu ostean. Gauzak ondo jarri baldin bazaizkie ere, azkeneko zatian asko sufritu dute gureek txartela lortzeko

Irakurri gehiago