Doako autobusa Irunera joateko

Larunbat honetan Anaitasunak Gipuzkoako Ohorezko Mailako hirugarren sailkatua bisitatuko du, zortzi puntura den Real Union. Larunbat arratsaldeko 15:30etan hasiko da neurketa Stadium Galen. Sailkapenean kolpea emateko balio lezake neurketa honek eta horregatik C.D. Anaitasunak doako autobusa antolatu du, zenbat eta jarraitzaile gehiago joan babes handiagoa izango dutelako mutilek.

BusIrun

Gutxienez 50 lagunek eman beharko dute izena Dean, Latz eta Ttakun tabernetan ostegun gaueko 22:00ak baino lehen. Kopuru hori ez balitz osatuko, autobusik ez litzateke joango Irunera. Larunbatean autobusak Liburutegiko geltokian irtengo luke, arratsaldeko 14:15etan. Herriko mutilak animatzeko aukera paregabea, azken txanpa honetan Txerloiatik urrun ere babesa izatea beharrezkoa baitute.