Real Union jasotzeko zerrenda (Larunbata, 16:30)

Anaitasunak gaur arratsaldean itxi du bihar Txerloian jokatuko den partidaren asteko prestakuntza. Azken entrenamenduaren ostean, Aitor Iturbek egindako deialdian bi berrikuntza daude. Godoiren ordez, partida bateko zigorra bete ostean, Landa sartu da eta Beitiaren ordez, Alex.

Irakurri gehiago

Webgune berria abian da

Ahalik eta jende gehienari Anaitasunaren informazioa heltzea da helburua

cdanaitasuna.com da Anaitasunak gaurtik aurrera martxan jarri duen webgunearen helbidea. Hainbat berrikuntza dakartza webguneak. Beti eduki dituen arloez gain, berri batzuk gehituko zaizkio.

Irakurri gehiago

Eibar eta Osasuna Beningo kaleko umeen alde

Jende ugari bildu zen Txerloian jokatu zen partiduan.

Eibarrek eta Osasunak hasi bezala amaitu zuten Txerloian jokatutako partidua. Beningo Kaleko Umeak Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko partidura 700 bat ikusle bildu ziren eta Txerloiako harmailek itxura ona erakutsi zuten.

Irakurri gehiago