Real Unionen aurkako partidarako deialdia (Larunbata, 15:30)

Igor Quindosen mutilek erronka zaila dute bihar arratsaldeko 15:30ean hasiko den partidan. Sailkapenean hirugarren postuan den Real Unioen Stadium Gal zelaia bisitatuko due gureek. Zortzi puntu atzetik dira irundarrak, eta horregatik biharko neurketak mahai gainean kolpea emateko balio lezake.

Bolada onean sartuta da Real Union, azken bedertzi neurketetatik bakarra galdu baitute irundarrek. Etxean jokatutako neurketa denetatik bitan huts egin dute soilik, eta datu honek arreta eta ardura handiz jokatzera behartuko ditu Igor Quindosen mutilak. Irundarren bolada handia baldin bada, zer esan gure taldeari buruz. Quindos entrenatzaileak etxetik kanpo egin beharreko paperak sailkapenean eragina izango zuela esan zuen denboraldi hasieran, eta ez zuen arrazoi faltarik. Gezurra baldin badirudi ere, Anaitasunak neurketa bakarra galdu du oraingoz Txerloiatik urrun. Tolosaren aurka Berazubin egindako porrota da momentuz talde gorrixe punturik gehitu gabe gelditu den neurketa bakarra.

Orain arte egindako bideari jarraitu asmoz, Ohorezko mailako taldeak aste honetan hiru lan saio on burutu ditu, sailkapenean azken urratsak ematen jarraitu asmoz. Asteartean, asteazkenean jardun dute gureek lanean eta gaur arratsaldean egindako azken entrenamenduen ostean eman du Quindos entrenatzaileak biharko neurketarako deialdia, 19 jokalariz osatutako deialdia zehazki.

DEIALDIA irun

Zale asko Irunen

Taldea ez da biharko egunean bakarrik izango, 50 lagun inguruk klubak egindako autobus deialdiari bikain erantzun baitie. Partidak duen garrantziaz jabetuta, C.D. Anaitasunak doako autobusa jarri du zaleentzat, eta nahiz eta orduak, bestelako ekintzek eta eguraldiak lagundu ez, Anaitasunak jarraitzaile asko eta onak dituela erakutsiko digu biharko egunak. 14:15ean aterako da Aldalur autobusa Liburutegi ondoko geltokitik, gorriz eta giro onean joango den zalez beteta. Taldeak 12. jokalaria izango du harmailetan biharko egunean ere.