VII. Garagardo Azoka

Anaitasunak Iraurgi Saski Baloi taldearekin indarrak metatu eta apirilaren 30etik maiatzaren 9ra bitartean Azkoitiko plazan izango den VII. Garagardo Azoka antolatu du. Orain arte Iraurgi Saski Baloi taldeak antolatu izan du azoka eta aurtengoan Anaitasunak parte hartu eta egun hauei bultzada ematea erabaki du.

Aurtengo azokarako ere ekitaldi ugari antolatu dira eta egitarau zabala izango dute berataratu nahi dutenek beraien gozamenerako. Zortzi egunez mota askotako jarduerak egongo dira Azkoitiko plazan kokatuta egongo den karpan. Denerako tartea izango da: musika, kolorea, aurkezpenak, aurpegi ezagunen tertuliak, Beningo Kaleko Umen aldeko ekitaldiek izango da tarterik...

Irakurri gehiago

Harrobiak asteburuan utzitako emaitzak

Asteburuan denetik ikusi dugu. Jubenilek egin dituzte aurtengo denboraldikoak eta datorren urtean maila bat beherago aritu beharko dute. Egoera berean Preferente mailakoak ere. Tolosan galdu ostean matematikoki jaitsita baitaude. Aipatzekoen artean Ohorezko kadete mutilek sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Zumaiakoren aurrean San Juanen emandako erakustaldia. Erakustaldiekin jarraituz Infantil neskak A taldeak lortutako gol zaparrada ere azpimarratzekoa.

Irakurri gehiago

Antzuola hartzeko zerrenda (Larunbata, 17:00)

Anaitasunak Antzuola hartuko du bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Sailkapeneko azkeneko postuan dira antzuolarrak, baina azken bi partidak irabazi ostean bizia hartu dute eta putzutik irteteko beste pauso bat emateko asmo sendoarekin etorriko dira Txerloiara.

Irakurri gehiago