Tolosarako deialdia (Larunbata, 16:30)

Pasa den asteburuan Anaitasunak bolada txarrari amaiera eman zion Txerloian, Lasarteko Ostadar taldea bi eta bat menderatu ostean. Goiko postuak urrun dituen arren, borrokan sartzeko aukera paregabea du Tolosan bihar. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera sailkapeneko hirugarren postuan den taldea izango du aurrean. Ez da aurkari samurra izango, historiari so eginez gero lehia gogorrak egin baitituzte.

Etxean 1-0 menderatu zuen Aitor Iturberen taldeak Tolosa, baina biharkoa desberdina izango da. Tolosarrek etxean jokatutako hamalau partidetatik hamaika irabazi dituzte, bi berdindu eta bakarra galdu dute. Anaitasuna estatistika horiek apurtu eta etxeko taldeari porrot bat gehitzen saiatuko da bihar Berazubiko futbol zelaian.

Horretarako hiru lan saio burutu dituzte aste honetan. Gaurko entrenamenduaren ostean eman du Iturbe entrenatzaileak zerrendaren berri eta pasa den asteko deialditik bi aldaketa egin ditu. Tomao eta Godoy ez dira Tolosarako zerrendan izango, azken hau zigortuta dagoelako, eta hauen ordez Iraitz Korta eta IƱigo Arzalluz sartu ditu deialdian.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Kaiet

Atzelariak: Zulaika, Joritz Badiola, Zialtzeta

Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, Elorza, Beitia, M. Pastrian, I. Arzalluz, Iraitz Korta

Aurrelariak: I. Pastrian, A. Pastrian, Ander, M.Arzalluz, I. Mendizabal