Touring hartzeko zerrenda (Larunbata, 15:30)

Ohorezko mailako taldeak bihar arratsaldeko 15:30etatik aurrera 21. jardunaldian atzeratutako partidari egin beharko dio aurre. Txerloiako futbol zelaian Errenteriako Touring taldea hartuko du, sailkapeneko zortzigarrena. Errenteriarrek Anaitasunak dituen baino bost puntu gutxiago ditu, 40 hain zuzen.

Biharkoa beraz partida entretenigarria izango da. Aurrean talde serio bat aurkituko du Anaitasunak eta atzekoei zuloa handitzeko eta aurrekoengana hurbiltzeko biharko neurketako puntuak ezinbestekoak izango dira. Horretarako hiru lan saio burutu dituzte aste honetan eta gaurko entrenamenduaren ostean eman du Aitor Iturbek zerrenda. 17 jokalariko zerrenda eman du entrenatzaileak.

Hona hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Kaiet

Atzelariak: Zulaika, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta, Julen Alberdi

Erdilariak: Unai Aranbarri, Elorza, Beitia, Mikel Pastrian, Mikel Aramendi

Aurrelariak Iker Pastrian, Ander, Mikel Arzalluz, Ander Pastrian, Mendizabal