Denboraldiko lehen garaipena Jubenilentzat

Igandean Zaramaga menperatu ostean, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Jubenil Nazionalek

Lehen zati dotorea egin ostean 3-0 aurreratu ziren Mikerl Arregi eta German Zabaletaren mutilak, baina bigarrenean gasteiztarrak etxekoak baino hobeto atera ziren zelaira eta partida berdintzea lortu zuten. Zaramagak hirugarren gola egin eta berehala, ordea, Anaitasunak garaipenaren gola egin zuen.

Anaitasuna CD 4
Zaramaga 3

Bero handiko igande arratsaldean, partida zoroa ikusi zen San Juanen. Ondo hasi ziren gure mutilak, aukerak sortuz eta partida kontrolpean zutela. Kontraerasoko bi jokaldi politetan, Iker Korta eta Jon Letamendiak aurretik jarri zuten Anaitasuna. Hirugarren gola ere lelengo zatian etorri zen. Julen Aramendik, berari egindako penalty bat gauzatuz hiru eta huts jarri zuen aurretik markagailuan.

IkerKorta

Iker Korta izan zen golegileetako bat (Argazkia: Nagore Orbea)

Bigarren zatian, ordea, gauzak guztiz aldatu ziren. Gasteiztarrek beste gogo batekin ekin zioten, gure mutilak behera egin zuten eta kanpoko taldeak berdinketa lortu zuen. Hala ere, hurrengo jokaldian, Xabi Soraluzek azkoitiarren laugarren gola egin zuen. Hortik aurrera, bi ate inguruetan izan zen arriskua, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Asko sufrituta, lortu zuten gure mutilek denboraldiko lehen garaipena