VII. Garagardo Azoka
Anaitasunak Iraurgi Saski Baloi taldearekin indarrak metatu eta apirilaren 30etik maiatzaren 9ra bitartean Azkoitiko plazan izango den VII. Garagardo Azoka antolatu du. Orain arte Iraurgi Saski Baloi taldeak antolatu izan du azoka eta aurtengoan Anaitasunak parte hartu eta egun hauei bultzada ematea erabaki du.
Aurtengo azokarako ere ekitaldi ugari antolatu dira eta egitarau zabala izango dute berataratu nahi dutenek beraien gozamenerako. Zortzi egunez mota askotako jarduerak egongo dira Azkoitiko plazan kokatuta egongo den karpan. Denerako tartea izango da: musika, kolorea, aurkezpenak, aurpegi ezagunen tertuliak, Beningo Kaleko Umen aldeko ekitaldiek izango da tarterik...

Iraurgi Saski Baloiak eta C. D. Anaitasunak antolatutako egitaraua
Iraurgi Saski Baloiak eta Anaitasunak ondorengo egitaraua antolatu dute:
Apirilak 30
20:00: Inagurazioa Azkoitiko bi gazte kirolariren eskutik (Xabier Oroz eta Igor Zubeldia)
22:30: Herriko DJak giro berotzeaz arduratuko dira
Maiatzak 1
Arratsaldeko 19:00etan, Herriko trikitilari eta bertsolarien saioa
Maiatzak 2
Arratsaldeko 16:00etan, MUS Txapelketa (Izen ematea: egunean bertan edo Azkoitiko Zurt eta Olaberri tabernetan edo Azpeitiko ISB Tabernan)
Sariak:
1. 1000 €, garaikurra + txapela
2. 500 € eta bi afari
3. 250 € eta bi afari
4. Bi afari
Gaueko 23:00etan, DJ Oihan Vega
Maiatzak 5
Arratsaldeko 19:00etan, Herriko arropa denden moda desfilea
Maiatzak 6
Arratsaldeko 19:00etan, C. D. Anaitasunako talde guztien aurkezpena
20:45etan, Champions Leaguek finalaurrekoa ikusteko aukera pantaila handian
Maiatzak 7
Arratsaldeko 19:00etan, Kirol Tertulia Txetxu Urbietak gidatuta. Saskibaloi eta futbol munduan adituak diren lau hizlari izango dira bertan (Javier Clemente, Miguel Santos, Juan Luis Larrea eta Jaume Ponsarnau)
Maiatzak 8
Arratsaldeko 19:00etan, Iraurgi Saski Baloiko talde guztien aurkezpena
Gaueko 23:00etan, Tania de Sousaren kontzertua
Maiatzak 9
Goizeko 10:00etan, Salestarren pintxo solidarioa (Beningo Kaleko Umeen alde)
Arratsaldeko 17:00etan, Pailazoak
Gaueko 23:00etan, Emon taldearen kontzertua
Festa eta jai giroko egunak izango dira eta Iraurgi Saski Baloitik eta C. D. Anaitasunatik bertaratu eta egun hauez gozatzeko deia luzatzen da.