Infantilen 1go mailakoak finaletik kanpo
Errenterian bi eta huts galdu ostean, agur esan diote finalean egoteko aukerari eta baita denboraldiari ere
Partida garrantzitsua zuten aurretik Infantilen 1go mailako mutilek eta urduritasunak nabari ziren berdegunean. Anaitasuna jokatzeko intentzioarekin zelairatu zen eta futbol zelaian ere nabaritu egiten zen gure taldea gehiago zela. Etxekoak kontraerasoan irteten ziren, aurrelari azkarra baitzuten eta Anaitasunaren atzelarien bizkarra aurkitzen saiatzen ziren unero.