Infantil nesken txanda Azpeitia Cup-en

Pasa den asteburuan futbol eskolako mutilek maila ona eman ostean, orain infantil nesken txanda izango da

Izugarrizko denboraldia burutu dute Aleson eta Aliren neskek, Liga Txapelketan Tolosaren aurka penaltietan finala galduta. Orain Azpeitia Cup txapelketan maila hori erakustera joango dira gure neskak.

Gol asko egin eta gutxi jaso dituen taldea izan da Infantil nesken A taldea, eta maila ona emango dute Azpeitia Cup-en. Honako hau izango da taldea:

infantilneskaka2

Infantil nesken A taldeak Azpeitia Cupen hartuko du parte

E multzoan egokitu dira gureak eta ez dituzte aurkari samurrak izango. Hona hemen multzo guztiak:

Captura de pantalla 2015-06-16 a las 20.19.57

Larunbat eguerdiko hamabietan ekingo diote gureek, eta arratsaldean amaituko dute. Hemen ordutegia:

12:00etan, Tolosa A - Anaitasuna (Garmendipeko futbol zelai naturala)

17:00etan, Anaitasuna - Intxaurdi (Garmendipeko futbol zelai naturala)

18:30etan, Zumaiako - Anaitasuna (Garmendipeko futbol zelai naturala)

19:30etan, Pauldarrak A - Anaitasuna (Garmendipeko futbol zelai artifizialean)

Multzo bakoitzetik lehen bi sailkatuek egingo dute aurrera, hau da, igandera, eta hirugarren postuan amaitzen duten bi onenek ere bai. Hori horrela, beste hiru multzo egingo lirateke sailkatuekin eta partida hauek goizeko 9:30etan hasiko lirateke. 12:15etan jokatuko lirateke finalaurrekoak, 12:45tan hirugarren eta laugarren postua eta azkenik, final nagusia, 13:15etan jokatuko da.