Harrobiaren paper txukuna
Harrobiak itxura ona eman zuen pasa den asteburuan. Porrot bakarra jaso zuen eta bera penaltietan izan zen. Infantil nesken partidan izan zen, Tolosaren aurkako finalean. Ohorezko kadete neskek garaipena lortu zuten Txerloian denboraldiko azken partidan Ordiziari bost gol sartu ostean. Infantilen 1go mailako mutilek ere Zumaiako penaltietan kaleratu zuten eta finalaurrekoetan arituko dira datorren denboraldian. Infantil Txikiek ere garaipena lortu eta hurrrengo urtean Infantilen Ohorezko mailan aritzeko txartela lortu zuten.
Ohorezko kadete neskak
Anaitasuna CD | 5 |
Ordizia | 0 |
Larunbat goizean modu ezinhobean agurtu zuten denboraldia Txerloian Ordizia goleatu ostean
Partida txukuna egin zuten gure neskek eta lehen zatirako partida bideratuta zuten. Bi korner jokalditan bi gol egin zituen Anaitasunak. Aretha Azkue eta Maider Badiola izan ziren korner horietako golegileak eta bigarren honek partida erabakita utzi zuen eskuin hegaletik egindako bakarkako jokaldi batean.
Bigarren zatian bide beretik joan zen partida eta aldea handitzea lortu zuten Sorkunde Garate eta Ibon Orbearen neskek. Nagore Orbeak laugarrena egin zuen Anaitasunarentzat eta bosgarren eta azken gola Maddi Olariagak.
Modu honetan amaitu dute denboraldia, sailkapeneko bosgarren postuan.
Bi taldeetako jokalari eta entrenatzaileak garaikurrekin
Infantilen 1go maila
Zumaiako | 0 |
Anaitasuna CD | 0 |
Penaltietan etxeko taldea menperatu ostean, finalaurrekoetarako sailkatu dira Infantilen 1go mailako mutilak
Bi taldeak urduritasunez zelairatu ziren, irabazleak finalaurrekoa baitzuen sari moduan. Anaitasuna eta Zumaiako lasaitzen hasi zen eta orduan iritsi ziren lehen aukerak. Hala ere, atsedenaldira hutsean iritsi ziren eta bigarren zatian erabakitzekotan utzi zuten partida.
Bigarren zati honetan askoz ere hobeto aritu ziren gureak eta aukerak sortzen ere hasi zen, baina atzean asko ari zen sufritzen taldea eta zumaiarrek gola egiteko aukerak ere izan zituzten. Anaitasunak amaierako minutuetan izan zituen garbienak baina asko barkatu ostean, hasi bezala amaitu zen partida.
Penaltietan Anaitasunak lehena huts egin zuen eta Zumaiakok asmatu egin zuen. Anaitasunak ere ondorengoak asmatu zituen, baina zumaiarrak aurretik ziren eta gola egiten bazuten aurrera jarraitzeko eskumena izango zuten txartela lortuko zuten. Hala ere, Paulek penaltia gelditu eta Anaitasunari bizia eman zion. Honen ostean, Anaitasunak gola egin eta Paulek zumaiarrei penalti gelditu ostean finalaurrekoetan izango dira.
Datorren asteburuan Beti Onaren aurka neurtuko dituzte indarrak Infantilen 1go mailako mutilek.
Infantil Txiki
Danena | 0 |
Anaitasuna CD | 2 |
Etxetik kanpo lortutako garaipenarekin Infantilen Ohorezko mailan arituko dira datorren denboraldian
Hasiera orekatua izan zen, baina Anaitasunak izan zituen aukerarik garbienak. Hegaletatik nahiko erraz iristen zen taldea, baina azken errematea falta izan zitzaien. Gauzak horrela, atsedenaldirako minutu baten faltan Jokin Errazuk korner bat baliatu zuen buruz errematea egin eta huts eta batekoa ezartzeko.
Bigarren zatian erraz aritu zen Anaitasuna, goitik behera nagusitu baitzen berdegunean. Etxekoak ez ziren iristen gureen area ingurura eta Anaitasuna berriz asko. Ordulaurden ingururen faltan, eskuin hegaletik egindako erdiraketa bati amaiera aparta eman zion Julen Larrañagak eta azken huts eta bikoa ezarri zuen markagailuan.
Garaipen honen ostean Infantilen Ohorezko mailan jokatuko dute Infantil Txiki mailako mutilek.
Infantil neskak A
Tolosa | 1 |
Anaitasuna CD | 1 |
Partida orekatua izan zen arren, penaltietan galdu zuten finala gure neskek
Partidua ondo hasi zen gure taldearentzat, joko ona eginez eta garaipenaren bila irtenda. Zortzigarren minutuan, korner baten, Maria Juaristik buruz errematatuz baloia sareetara bidali zuen eta 0-1 aurretik jarri zuen aurretik Anaitasuna. Lehen zatia bukatu aurretik aukera gehiago izan zituzten bi taldeek, baina jokaldiak bukatzerakoan egindako hutsengatik eta gure nesken atezain Oihanak egindako geldiketei esker, aurretik heldu ziren lehenengo zatiaren amaierara.
Bigarren zatia berdin hasi zen, Anaitasuna joko ona eginez eta Tolosa atzean sartuta. Jokaldi oso politak egin zituzten neskek, nahiz eta ate aurrean ez zuten asmatu. Honela, falta jaurtiketa baten Tolosak bere gola egin zuen eta banakoarekin amaitu zen bigarren zatia.
Hirugarren zatia erabat Anaitasunarena izan zen. Joko aldetik eta fisikoki ere hobeto iritsi baitziren bukaerara. Gure neskak azken minutura arte saiatu ziren, horren adierazgarri azken jokaldian Maria Juaristik zutoinera egindako errematea.
Arauzko minutuak jokatu ostean, Tolosa 1 – Anaitasuna 1. Beraz penalti jaurtiketek erabakiko zuten txapelketa. Urduritasunak gure neskak gainditu zituen eta ez zuten asmatu penaltietan. Azkenean Tolosa txapeldun.
Nahiz eta txapeldunorde geratu gure neskak, izugarrizko denboraldia egin dute. Partidu bakarra galduz, 168 gol sartuz eta 26 besterik ez dituzte jaso 24 partidetan.