Oiartzunerako deialdia (Larunbata, 11:30)
Igor Quindosek 18 jokalariz osatutako lehen zerrenda eman du bihar goizean Oiartzunen jokatu beharreko partidarako. Datorren astean ekingo dio Liga Txapelketari Ohorezko mailako taldeak eta biharkoa azken frogak egiteko baliatuko du Quindosen taldeak. Aurrean Hirugarren mailatik jaitsi berria den Oiartzun izango dute gureek, txapelketako talderik gogorrenetakoa. Anaitasuna Liga hasierara zer neurritan iristen den frogatzeko balioko du udako azken lagunarteko honek.