Taldeak osatzeko deialdiak

C.D. Anaitasuna datorren denboraldiari begira jarrita dago eta hainbat talde osatzeko deialdiak izango dira datorren astean hasita. Infantilen taldeak osatzeko entrenamenduak izango dira goiztiarrenak. 

Ekainaren 15ean arratsaldeko 18:00etan infantil txikien txanda izango da, eta hurrengo egunean Ohorezko infantilena ordu berean. Nesken taldeak osatzeko eguna ekainaren 22an izango da, infantil nesken, kadete nesken eta jubenil nesken taldeak osatzeko deialdia zabalduko baititu Anaitasunak aurten.

Neskak

Taldeak osatzeko egutegia:

Ekainak 15, astelehena:

- Infantil Txiki (2003 urtean jaiotakoak): 18:00etan San Juan futbol zelaiko instalazioetan

Ekainak 16, asteartea:

- Ohorezko infantilak (2002 urtean jaiotakoak): 18:00etan San Juango futbol zelaiko instalazioetan

- Alebinen maila (2004 urtean jaiotakoak): 19:15etan San Juango futbol zelaiko instalazioetan

Ekainak 22, astelehena:

- Infantil neskak (2002-2003 urteetan jaiotakoak): 17:30etan San Juan futbol zelaiko instalazioetan

- Kadete neskak (2001 urtean jaiotakoak): 18:30etan San Juan futbol zelaiko instalazioetan

- Jubenil neskak (2000 urtean jaiotakoak): 19:30etan San Juan futbol zelaiko instalazioetan

OHARRA: Entrenatzeko arropa eta material aproposa eraman beharko dute deialdietara azalduko direnek.