Garagardo Azokan sentsazio baikorra
Duela hilabete Azkoitiko plazan ospatu zen Garagardo Azokaren balorazioa egin nahi dute Anaitasuna eta Iraurgi kirol taldeek. Aurreko ekitaldiekiko "inflexio puntua" eta "elkarlan aberasgarria" izan dela azpimarratu nahi da.
Lerro hauen bitartez bertan parte hartu zuten pertsona guztiei, bai lanean jardun zutenei eta baita karpara festaz gozatzera etorri zirenei ere eskerrak eman nahi dizkie Anaitasunak eta Iraurgik, guztien parte-hartzea beharrezkoa izan baitzen.
Datorren urtean zortzigarren edizioa izango da eta elkarrekin antolatuko dela jakinarazi nahi da. Nahiz eta oraindik data eta bertan izango diren ekitaldiak zehaztu gabe izan, aurtengoa hobetzeko saiakerak egingo direla adierazi nahi da.