Igor Zubeldia Sansera

Igor Zubeldiak Sanserako jauzia emango du datorren denboraldian, hala adierazi du behintzat Realak bere webgunean. Anaitasunan hazitako jokalariak ametsak egi bihurtzen jarraitzen du, datorren urtean Bigarren B mailan aritzeko aukera izango baitu.

IgorZubeldia

Argazkia: realsociedad.com

Realak bere web-orrian adierazi du datorren urtean Sansen izango diren jokalarien berri eta Ohorezko Jubenil mailatik Sanserako jauzia hiru jokalarik emango dute. Horien artean da Zubeldia eta aurredenboraldia Imanol Alguacilek eta Mikel Labakak gidatutako taldean hasiko badu ere, Realak aipatzen duenez aukera izango dute Sansera jauzia eman duten guztiek Sansen bertan jarraitu edo Realak konbenioa duen beste talderen batean jokatzeko.