Azpeitia Cup 2015
Aurtengo Azpeitia Cup ere iritsi da azken fasera. Ostiralean hasi eta igandera bitartean jokatuko da Azpeitian Adiskidetasunaren txapelketa, eta gure mutilak ere han izango dira. Multzo gogorra izango dute baina emaitza onak lortzea baino gozatzeko parada izango da gureentzako.

Azpeitia Cupen Anaitasuna ordezkatuko duen taldea
Ostiral arratsaldeko seietan ekingo zaio txapelketari eta gureen txanda 20:00etan izango da. Eibarren aurka neurtuko dituzte indarrak lehenengo partidan. Aurten futbol eskolako taldea izan dena eta datorren denboraldian alebinak izango direnak lehiatuko dira Garmendipen inguruko talderik onenen aurka.
Honako multzoa egokitu zaie gureei:
| A MULTZOA |
| REAL MADRID |
| MALAGA |
| EIBAR |
| ANAITASUNA |
| QUINTANA |
| ARENAS |
Egutegia ondokoa izango da:
- Ekainak 12, ostirala:
20:00etan, Anaitasuna-Eibar (Garmendipe zelai naturala)
- Ekainak 13, larunbata:
10:00etan, Anaitasuna-Quintana (Garmendipe zelai artifiziala)
11:00etan, Anaitasuna-Malaga (Garmendipe zelai naturala)
13:30etan, bazkaria Azpeitiko elkarteetan.
15:45an, taldeen desfile aurkezpena. Omenaldia egingo da aurreskuarekin eta bertsolariekin.
17:00etan, Real Madrid-Anaitasuna (Garmendipe zelai naturala)
18:30etan, Arenas-Anaitasuna (Garmendipe zelai artifiziala)
21:00etan, txapelketako taldeen ordezkariekin afaria Zelai-Luze elkartean.
- Ekainak14, igandea:
9:30etan, final-laurdenak
10:30etan, finalaurrekoak
11:00etan, finalaurrekoak
11:45tan, 3. eta 4. postuak
12:15ean, finala Garmendipeko zelai naturalean
13:00ean, garaikurren banaketa
13:30etan, Agurra eta anaiarteko bazkaria