Igor Zubeldia 18 urtez azpikoekin

Realeko Ohorezko Jubenil Mailan jokatzen duen eta  Anaitasunan jokatutakoa den Igor Zubeldia, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioan izango da. Otsailaren 3tik 6ra bitartean Kanarietan Espainiako selekzioak Copa del Atlanticon jokatuko dituen hiru partidetan parte hartzeko deia jaso du. Bertan Kanarietako selekzioa, Portugalgo selekzioa eta Costa Ricako selekzioa izango ditu arerio.

Irakurri gehiago

Bergararako zerrenda (Larunbata, 16:00)

Bergaran jokatuko du bihar Anaitasunak. 20 punturekin 13. postuan daude bergararrak. Sei jardunaldi daramatza Bergarak partidarik irabazi gabe. Anaitasunak, berriz, sei galdu gabe. Bide horretan jarraitu nahi dute Aitor Iturberen mutilek, eta Agorrosin futbol zelaian hiru puntuak lortzeko asmo sendoarekin dira.

Irakurri gehiago