VIII. Garagardo Azoka

Anaitasunak eta Iraurgi Saski Baloia taldeek iazko arrakasta ikusita, aurten ere Garagardo Azoka elkarrekin antolatu dute. Maiatzaren 5an hasiko da zortzigarren edizioa Goenatxori egindako omenaldiarekin, eta maiatzaren 14ean amaituko da. Aurten ere, iaz bezala, egun eta momentu goxoak pasatzeko moduko egitaraua aurkeztu da Iraurgi Saski Baloia taldearekin bat eginda.

Aurtengo azokarako ere ekitaldi ugari antolatu dira eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute berataratu nahi dutenek. Zortzi egunez mota askotako jarduerak egongo dira Azkoitiko plazan kokatuta egongo den karpan. Denerako tartea izango da: musika eta giro ona, bi taldeetako jokalarien aurkezpenak, hitzaldiak, gazte eta helduentzako pentsatutako ekimenak...

garagardo -azoka