Hainbat talde Gabonetako Txapelketetan

Bihar hasiko dira alebinak Zubietan Realak Gabonetan antolatzen duen ohiko txapelketarekin

Anaitasunako taldeek Gabonetako Txapelketa desberdinetan hartuko dute parte. Goiztiarrenak alebinak izango dira. Ohikoa den bezala, Realak antolatzen duen Gabonetako Alebin Txapelketan hartuko dute Gipuzkoako talde gehienek eta Anaitasunako mutilak ere han izango dira. J Multzoan egokitu dira Anaitasunakoak Hernani, Arrasate, Trintxerpe eta Behobiarekin batera, eta 16:45ean ekingo diote txapelketari Zubietako Z5 zelaian. Sailkapena lortuko balute, hurrengo egunean, asteazkenean itzuli beharko dute Zubietako instalazioetara.

Irakurri gehiago

Hemezortziko zerrenda Ordiziarako (Larunbata, 16:00)

Aitor Iturbek zuzentzen duen Ohorezko Mailako taldeak gaur amaitu du asteko lan saioa. San Juango instalazioetan burutu duten entrenamenduaren ostean ezagutu da Ordiziaren aurka jokatzeko entrenatzaileak osatu duen zerrenda. Aurreko asteko deialditik bi aldaketa daude. Godoy eta Oier Beitia sartu dira deialdian Iker Pastrian eta Alex Altolagirreren lekuan.

Irakurri gehiago