Urteko azken deialdia (Larunbata, 17:30)
Anaitasunak biharko partidan du burua. Hernani hartuko dute Iturberen mutilek eta beste urrats bat emateko aukera paregabea dute. Aurrean, Anaitasunak bezala 22 puntu dituen Hernani izango dute.
Partida garrantzitsua ezbairik gabe eta azken prestakuntza saioa gaur egin dute. Entrenamenduaren ostean entrenatzaileak urteko azken zerrenda eman du. Aurreko asteko deialdiarekin alderatuta aldaketa bakarra. Ander Pastrian gaztearen lekua bere lehengusu Iker Pastrianek hartuko du. Honakoa da zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Xuban
Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta, Landa
Erdilariak: Unai Aranbarri, Oier Beitia, Mikel Pastrian, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Aramendi
Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Mendizabal, Ander, Iker Pastrian
Hurrengo lan saioa asteartean izango dute eta gero atsedena izango du Gabonak medio. Ez dira hilaren 29 arte entrenamenduetara itzuliko.