Hainbat talde Gabonetako Txapelketetan

Bihar hasiko dira alebinak Zubietan Realak Gabonetan antolatzen duen ohiko txapelketarekin

Anaitasunako taldeek Gabonetako Txapelketa desberdinetan hartuko dute parte. Goiztiarrenak alebinak izango dira. Ohikoa den bezala, Realak antolatzen duen Gabonetako Alebin Txapelketan hartuko dute Gipuzkoako talde gehienek eta Anaitasunako mutilak ere han izango dira. J Multzoan egokitu dira Anaitasunakoak Hernani, Arrasate, Trintxerpe eta Behobiarekin batera, eta 16:45ean ekingo diote txapelketari Zubietako Z5 zelaian. Sailkapena lortuko balute, hurrengo egunean, asteazkenean itzuli beharko dute Zubietako instalazioetara.

Abenduaren 26an hasita, indarra hartuz doan Azpeitia Cup 2015eko sailkapen fasean hartuko dute parte gure txikiek. 32 talde elkartuko dira Garmendipeko instalazioetan eta ekainaren 13, 14 eta 15ean jokatuko den Txapelketa nagusirako Futbol Eskolako hiru talde joango dira Azpeitira eta hiru multzo desberdinetan lehiatu beharko dute. Multzo bakoitzetik bi onenak abenduaren 28an jokatuko den azken faserako txartela lortuko dute. Honakoak dira multzoak:

A multzoa (Abenduaren 26an jokatuko ditu partidak): Lagun Onak D, Real Union A, Danena Amaroz, Zumaiako A, Anaitasuna A

D multzoa (Abenduaren 27an jokatuko ditu partidak): Internacional Intxaurrondo, Orioko, Pauldarrak, Comillas, Ermua, Anaitasuna B

E multzoa (Abenduaren 27an jokatuko ditu partidak): Gimnastica Torrelavega. Lagun Onak C, Aizkorri Goierri, Mundarro, Tedeon, Anaitasuna C

Azpeitian bezala, Zumaian ere izango da txapelketarik. Alebin nesken Gabonetako Txapelketa jokatuko da abenduaren 27an. Futbol Eskolako bi talde joango dira Zumaiara eta arratsaldeko 16:00etan hasita lehiatu beharko dute. Lau taldez osatutako lau multzotan banatu dute txapelketa, eta multzo bakoitzetik bi onenek lortuko dute abenduaren 28an final laurdenetan jokatzeko aukera. Honats bi taldeen multzoak:

D multzoa: Eibar, Touring, Tolosa B, Anaitasuna A

C multzoa: Hernani, Mutriku, Tolosa A, Anaitasuna B

Arrasaten, berriz, Txelis Memoriala jokatuko da abenduaren 28an eta bertara joango dira Infantil Txiki mailako mutilak. Bi talde bi multzo desberdinetan banatuta. Lau multzo izangod ira denera eta multzo bakoitzetik hurrengo fasera lehenengo biak sailkatuko dira.

C multzoa: Real Sociedad, Aretxabaleta A, Lagun Onak, Anaitasuna B

D multzoa: Arenas, Lengokoak, Aretxabaleta B, Anaitasuna A

Egun berean, Bizkaia aldera joango dira Infantil mailako neskak. Hiru multzotan banatuta Anaitasunako neskak C multzoan egokitu dira. Multzoko lehenengo biak final laurdenetarako txartela eskuratuko dute eta hirugarren postuan ondoen sailkatuta dauden beste bi taldek ere lortuko dute sailkapena.

C multzoa: Gazteak, Peña Athletic, Berrio Otxoa, Anaitasuna

2015erako zehaztuta dagoen txapelketa bakarra Aretxabaletan jokatuko dena da. Bertan, Futbol 8ko txapelketa da ospatzekoa eta Anaitasuna 3 taldek ordezkatuko dute. Goizeko 9:00etatik 12:00etara bitartean infantil mutilek jokatuko dute, 12:00etatik 15:00etara kadete neskek eta arratsalde partean, 15:00etatik 18:00etara alebinek.