C. D. Anaitasunaren motxila eskuragai
Rural Kutxak beste urtebetez Anaitasunako kolaboratzaile izaten jarraituko du
Anaitasunak akordio bat lortu du Rural Kutxarekin beste urtebetez klubaren kolaboratzailea izateko. Akordio honi esker, Rural Kutxak herriko jokalariei Anaitasunako motxila ofiziala lortzeko aukera luzatu die.Bizkar-zorroak formatu berria izango du aurreko urtekoarekin alderatuta.
Motxila nahi duenak Azkoitiko Rural Kutxak Azkoitian duen bulegoan lortu ahal izango du urtarrilaren 23a baino lehen. Horretarako, Gazte Programan kontu bat ireki beharko da Rural Kutxa bertan, eta ez du inolako kosturik izango.
Kanpusean izena eman dutenek ere eskuragarri izango dute klubeko motxila ofiziala.
Oharra: Motxila hau aurreko edizioetan lortu ez dutenek eskuratu ahal dute soilik.