Sasoiko Ongizate Zentroak futbol Kanpusa antolatu du

8 eta 9 urte bitarteko neska mutilentzat antolatu dute futbol Kanpusa

Sasoiko Ongizate Zentroak Gabonetarako Futbol Kanpusa antolatu du Anaitasunaren laguntzarekin. Hirugarren mailan ikasten ari diren neska mutil orori dago zuzenduta, hau da, 8-9 urte bitartekoentzat.

Abenduaren 22, 23, 26, 29 eta 30 izango dira egunak. Goizeko 9:30etan hasita bi orduko saioak egingo dira San Juango instalazioetan etxeko txikienen gozamenerako.

Izena emateko epea datorren astelehenean, abenduaren 15ean zabalduko da eta bost egun geroago, abenduaren 19an, ostiralean itxiko da. Izena eman nahi duenak Yoko kirol dendara jo beharko du edota bestela Sasoiko Ongizate Zentroari (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) mezu bat bidaltzea nahikoa da.

5 egun izango ditu Kanpusak eta interesatuek 50€ko ordainketa egin beharko dute Rural Kutxan.

Animatu eta gozatu futbolaz!