Hemezortziko zerrenda Ordiziarako (Larunbata, 16:00)

Aitor Iturbek zuzentzen duen Ohorezko Mailako taldeak gaur amaitu du asteko lan saioa. San Juango instalazioetan burutu duten entrenamenduaren ostean ezagutu da Ordiziaren aurka jokatzeko entrenatzaileak osatu duen zerrenda. Aurreko asteko deialditik bi aldaketa daude. Godoy eta Oier Beitia sartu dira deialdian Iker Pastrian eta Alex Altolagirreren lekuan.

Honats deialdi osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Zialtzeta, Joritz Badiola eta Landa

Erdilariak: Unai Aranbarri, Mikel Pastrian, IƱigo Arzalluz, Korta, Aramendi eta Beitia

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Mendizabal, Ander Pastrian eta Ander