Partidaz jositako asteburua San Juanen

Futbol Eskolakoen partidak Zumaiako Aita Mari futbol zelaian jokatuko dira

Datorkigun asteburuan futbol partida ugariz gozatzeko aukera izango da Azkoitian. Larunbatean, maila desberdinetako lau partida jokatuko dira San Juango futbol zelaian. Igandean, berriz, Anaitasunaren multzoan dauden Alebin Mailako taldeak elkartuko dira. Honez gain, bi lagunarteko ere izango dira.


Partiden festari hasiera ematen lehenak, Infantil Txiki mailako mutilak izango dira. 10:00etan hasita, Ilintxa izango dute aurkari. Lehen partida honen ostean, eguerdiko 12:00etan, Tolosa hartuko du Kadeteen 1. mailak. Arratsaldean, Ohorezko Kadeteak Zarautzen aurka neurtuko dituzte indarrak 15:15etatik aurrera eta Nazional mailan lehiatzen ari diren Jubenilak lehen garaipena lortzen saiatuko dira Real Unionen aurka arratsaldeko 17:30etan.


Larunbatean lau partida izango badira, igandean oraindik eta gehiago. Goizeko 9:45tan bi lagunarteko jokatuko dira. Zelai erdi batean, Futbol Eskolako neskek Arizmendi izango dute aurkari eta beste erdian Parte-hartzeko Alebinek, Mutriku. Honen ostean, Errendimenduko Alebinen partidei emango zaie hasiera. Anaitasunako alebinak lehen fase honetan 5. multzoan ari dira lehiatzen, eta bertan aurkari dituen taldeek San Juango futbol zelaia bisitatuko dute 11:00etatik aurrera. Elgoibar - Lagun Onak eta Orioko - Amaikak Bat partidak jokatuko dira. Hauek amaitzean, 12:30etan etxeko mutilek Zumaiakoren aurka jokatuko dute.


Partida kopurua dela eta, Futbol Eskolako 2004 eta 2005eko mutilen partidak Zumaiako Aita Mari futbol zelaian jolastea adostu dute Zumaiakok eta Anaitasunak. Horrela, Zumaian jokatzea egokitzen denean, Azkoitian jokatuko dituzte jokatu beharreko partidak.

Honats Zumaian jokatuko diren partiden ordutegiak:

2005 urtekoak:

10:00 Zumaiako A – Anaitasuna A (3 x 15minutu)

10:00 Zumaiako B – Anaitasuna B (3 x 15 minutu)

11:00 Zumaiako C – Anaitasuna C (3 x 15 minutu)

2004 urtekoak (Triangularra):

11:00 Anaitasuna A – Anaitasuna B (1 x 30 minutu)

11:40 Zumaiako A – Anaitasuna A (1 x 30 minutu)

12:00 Zumaiako B – Anaitasuna C (3 x 20 minutuko partida normala)

12:15 Zumaiako A – Anaitasuna B (1 X30 minutu)