Nesken asteburu borobila

Anaitasunako neskek egindako asteburua izan da azpimarragarriena. Hiru taldeek, hau da, jubenilek, kadeteek eta infantilek euren neurketak irabaztea lortu baitzuten pasa den asteburuan. Aurpegirik ilunena Euskal Ligako jubenilek erakutsi zuten, liderraren etxean jipoi handiegia jaso baitzuten.

Irakurri gehiago

Hernaniren aurkako deialdia (Larunbata, 16:00)

Hernaniri egingo diote bisita bihar Ohorezko Mailako mutilek. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da aurkari zuzen honen aurkakoa, eta jokoan dauden hiru puntuek balio handia izango dute. Hernaniko hasiera goraberatsua izan zuen, baina jardunaldiek aurrera egin ahala puntuak batzen joan da eta gaur-gaurkoaz gure mutilengatik lau puntura kokatu dira.

Irakurri gehiago

Jardunaldi goraberatsua

Jardunaldi gorabertasua izan zen pasa den astekoa. Orotara bost garaipen eta lau porrot jaso zituen harrobiak. Alderik beltzenean Euskal Ligako Jubenilak dira, burua altxatu ezinik jarraitzen baitute. Bestaldean, Jubenil neskak eta Ohorezko Kadete neskak ditugu, neurketa konplikatuak aurrera ateratzea lortu baitzituzten. Azkenik aipatzeko, Ohorezko Kadete mutilek, Infantil txikiek eta Errendimenduko alebinek beraien hobekuntzak erakusten jarraitzen dutela.

Irakurri gehiago