Aloña Mendi jasotzeko deialdia (Larunbata, 16:30)
Anaitasunak laugarren garaipena batu nahi du jarraian eta horretarako bihar Oñatiko taldea, Aloña Mendi menderatu beharko dute. Arratsaldeko 16:30etan hasiko den neurketan aurkari arriskutsu batekin egingo dute topo, Oñatitik urrun 8 puntu batzea lortu baitute orain arte.