Hernaniren aurkako deialdia (Larunbata, 16:00)

Hernaniri egingo diote bisita bihar Ohorezko Mailako mutilek. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da aurkari zuzen honen aurkakoa, eta jokoan dauden hiru puntuek balio handia izango dute. Hernaniko hasiera goraberatsua izan zuen, baina jardunaldiek aurrera egin ahala puntuak batzen joan da eta gaur-gaurkoaz gure mutilengatik lau puntura kokatu dira.

Beraz, biharko neurketak hernaniarrekiko aldea handitzeko (zazpi puntura jartzeko), edota beraiekiko dagoen aldea murrizteko balioko du. Gureek etxetik kanpo ematen ari diren maila onarekin jarraitu nahi dute. Txerloiatik urrun jokatutako azken lau neurketak irabazi dituzte Quindosen mutilek eta bide horri heldu nahi diote. Aldeko 13 gol egin dituzte gure mutilek, eta jasotakoak hiru bakarrik izan dira. Estatistika hauen ondorioz, Anaitasuna da aurtengo txapelketa honetan gol gutxien jaso dituen taldea, orotara 16 gol jasota.

Gaur arratsaldean egindakoa lan saioarekin amaitu dute aste honetako prestaketa saioa eta entrenamendu horren ostean jakinarazi du Igor Quindos entrenatzaileak Hernanirako deialdia:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Beitia, Markel, Tomao, Zulaika, Godoy, Izagirre, Landa

Erdilariak: Unai, M. Pastrian, Oier Elorza, Aramendi, X. Soraluce, Ioannes

Aurrelariak: Ander, Mendizabal, M. Arzalluz