Ohorezko Mailako taldeak etxean ekingo dio Hirugarren Mailarako borrokari (Igandea, 16:30)

Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak Txerloian hasiko du 2016. urtea, eta aurkari zaila izango dute aurrean. Azken bederatzi jardunaldietan egindako lan onari esker, sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzea lortu baitu Hondarribiak. Azarotik gaur arte neurketa bakarra galdu du, Mintxetan Elgoibarren aurka jokatutako neurketan hain zuzen. Jokatu dituzten neurketa guztiak oso estuak izan dira eta hasieran emaitzek lagundu ez bazioten arren, bolada onean dira Mikel Llorenteren mutilak.

Gureek, aldiz, bikain agurtu zuten urte zaharra Orion 1-5 irabazi ostean eta etxean egindako estropezuak zuzendu beharrean dira orain mailaz igotzeko borrokan jarraitu nahi badute. Hiru lan saio burutu dituzte aste honetan ere. Azkena gaur bertan burututakoa izan da eta Quindos entrenatzaileak gaur bertan jakinarazi du biharko neurketarako deialdia.

Hemen zerrenda:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Markel, Tomao, Zulaika, Godoy, Izagirre, Unai

Erdilariak: Beitia, Landa, M. Pastrian, Aramendi, Oier Elorza, I. Arzalluz, Ioannes

Aurrelariak: Ander, Mendizabal, M. Arzalluz