2015. urtea Orion agurtuko du Ohorezko Mailako taldeak (Osteguna, 16:00)

2015. urteko azken egunera iritsiko gara bihar. Gabon jaietan murgilduta gaude guztiok, baina Anaitasunako mutilek ez dute oporrik izan, bihar Liga Txapelketako 16. jardunaldiko neurketa baitute Orioko Mendibeltz futbol zelaian etxeko taldearen aurka. Modu onean agurtu nahi dute gure mutilek urte zaharra eta berriari gauza oparoak eskatzen hasi aurretik Orioko menderatu beharrean dira.

Azken aurreko postuan dira oriotarrak eta etxean bi neurketa irabazi dituzte. Etxeko talde moduan bakarra, ordea. Bestea Getariako KETA taldearen aurkako derbian izan zen eta ordukoan bisitari moduan gailendu zen Orioko. Gureek, berriz, etxean egindako okerrak zuzentzen jarraitu beharko dute Txerloiatik urrun.

Aste honetan bi lan saio eginda egingo diote aurre gure mutilek biharko neurketari. Astelehean egin zuten lehena eta gaur arratsaldean egin dute bigarrena. Lan saioaren ostean jakinarazi dute entrenatzaileek zein 18 jokalarirekin amaituko duten urte zaharra.

Hemen deialdia:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Landa, Tomao, Zulaika, Izagirre, Markel

Erdilariak: Unai, M. Pastrian, Oier Elorza, Oier Beitia, Aramendi, I. Arzalluz, Ioannes

Aurrelariak: Ander, Mendizabal, M. Arzalluz