Urteko lehen neurketak harrobiarentzat

Pasa den asteburuan ekin zioten harrobiko taldeek 2016. urteari, behin Eguberrietako Txapelketak amaitu ostean. Alebinek San Juanen egindako paper ona dugu aipatzeko alde batetik, hiru taldeek irabazi baitzuten. Gainerakoan, Jubenil Neskek beraien bidetik jarraitzen dute eta Infantil Txikiek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten.

Euskal Ligako Jubenilak

Anaitasuna CD 0
Retuerto 2

Haizeak Retuertoren aldera jo zuen larunbatean San Juanen

Partidako protagonistetako bat haizea izan zen zoritxarrez. Aurrean aurkari gogorra zuten Jubenil mutilek eta zegoen egoeragatik futbolean jokatzea kostatu egiten zen arren, irabaztea besterik ez zuten buruan eta neurketaren bila joan ziren hasieratik.

Lehen minutuak nahiko lasaiak izan ziren, haizeak gogor jotzen zuen eta baloia ezin zen nahi bezalako ondo kontrolatu, eta ondorioz ez zen futbol onik ikusteko aukerarik izan. Hori gutxi ez eta, 25. minutuan bisitariek aurrea hartu zuten hegaleko sake batetik atzera egindako pasea bat baliatu ostean. Bost minutu beranduago, gainera, jokalari bat galdu zuten gureek. Unai Garmendiak alboko sake batean behar adinako distantziarik utzi ez zuela argudiatuz, epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion. Atsedenaldira huts eta bat iritsi ziren, egoera txarrean, baina gureek beraien buruan sinesten zuten.

Bigarren zatian ziurtasun handiagoarekin zelairatu ziren, baina aukera sortzea behar baino gehiago kostatzen zitzaien. Gol bat eginda gureak neurketan sartzen ziren bete-betan eta horrek borrokan eta lanean jarraitzera eraman zituen gureak. Ez zen posible izan, ordea, amaitzeko 15 minuturen faltan Retuertok bigarren gola egin baitzuen, neurketa erabakita utziz.

Sartu diren dinamika honetatik irten ezinda jarraitzen dute Euskal Ligako Jubenilek, eta hurrengo jardunaldian San Ignacioren aurka hiru puntuak batzeko ahalegina egingo dute.


 

Jubenil Neskak

Anaitasuna CD 2
Mariño 0

Urte berrian ere bide beretik jarraitzen dute Jubenil neskek

Partida oso ondo jarri zitzaien gure neskei hasieratik, hirugarren minutuan, falta baten ondorioz, gola egin baitzuten.
Hortik aurrera neurketa gogorra ikusteko aukera izan zen San Juanen, alde batetik haizea handia zelako, eta bestetik, Mariñok ere jokalari onak zituelako.

Partidan zehar, bai lehen zatian, eta baita bigarrenean ere, aukerak eduki zituzten alde handiago batekin irabazteko, baina zati bakoitzean lortutako gol banari esker hiru puntuak etxean gelditzea lortu zuten gure neskek.

Golegilleak: Ainhoa Galarraga eta Irantzu Albizuri.

Datorren jardunaldian Oiartzunen aurka jokatuko dute Karla Lekuona futbol zelaian.


 

Ohorezko Kadete mutilak

Tolosa 3
Anaitasuna CD 1

Ahazteko moduko bigarren zatia egin zuten Ohorezko Kadete mutilek Tolosan

Lehen zatia eta bigarrena alderatuta bi talde desberdin ikusi ziren igande goizean Tolosan. Lehenengo zatian talde lotsagabe eta ausarta ikusi zen baloiari dagokionean, baina bigarrenean ezagutu ezin zen talde batek jokatu zuen neurketa. Hala eta guztiz ere, gauzak ondo bideratu zitzaizkien gureei Usabalen, hirugarren minuturako aurretik baitziren. Emmanuel Guerrak egindako falta jaurtiketa giza-hesian jo zuen eta jaurtiketaren norabidea aldatuz sareetara sartu zen baloia.

Bigarren zatian, ordea, gauzak zuritik beltzerako bidea hartu zuten. Ezer gutxi erakutsi zuen gure mutilen taldeak, 40 minutuak zelai erditik atzera pasatu baitzituzten. Baloia urrundu ezinik ibili ziren, taldea aurrera bultzatu ezinik. Etxeko taldeak ere jokatzeko modua aldatu eta zuzenago jokatu zuen eta nagusi izan ziren zelaian. Korner asko lortu zituzten beraien alde, eta lehen gola 57. minutuan lortu zuten, korner baten errematean.

Zutoinak ere lagun izan zituzten gureek ordura bitartean, lauzpa bost zutoin jo baitzituzten etxekoek. Gure mutilek beraien zelaitik irten ezinda jarraitzen zuten eta 66. minutuan area barruko jokaldi korapilotsu batean aurretik jarri ziren etxekoak. Bi minutu geroago, berriz, neurketa erabakita utzi zuten gure mutilek korner jokaldi batean beraien atean egindako zoritxarreko gol baten ostean.

Datorren asteburu honetan bigarren itzulia hasiko dute Arrasateko Mojategi futbol zelaian.


 

Ohorezko Kadete neskak

Hondarribia 4
Anaitasuna CD 2

Neurketa hasierak asko baldintzatu zuen neurketa Hondarribian Ohorezko Kadete neskentzat

Partida hasiera kaskar baten ondorioz punturik gabe bueltatu ziren etxera. Neurketa makal hasi zuten gure neskek eta lehen zatia bukatzean bi eta huts ziren atzetik.

Bigarren zatia hasi eta berehala etorri zen hiru eta hutsekoa ere. Golaren ostean gure neskek aurrera egin eta gogotik hasi ziren euren futbola egiten. Honela hiru eta bi jartzera ere heldu ziren, eta beldurrik gabe aurrera egin zuten. Partida berdinduko zutela ematen zuen, baina korner baten huts egin eta hondarribiarrek laugarren gola egitea lortu zuten. Ordutik partida bukaerara bitartean ezinean aritu ziren gure neskak. Gabonetako atsedenean maila ona erakutsi zuten txapelketetan, baina Liga hasiera txarra izan dela esan beharra dago.

Golegileak: Ihintza eta Maria Juaristi 

Datorren jardunaldian Urnieta jasoko dute San Juanen.


 

Kadeteen 1go maila

Anaitasuna CD 2
Ikasberri 0

Hasiera bikaina eman diote Kadeteen 1go Mailako mutilek Kopari

Larunbat goizean ekin zioten estreinakoz Kadeteen 1go Mailako mutilek Kopa Txapelketari. Partida San Juanen izan zen eta Azpeitiko Ikasberri taldea izan zuten aurrean. Lehenengo zatiari dagokionez, bi taldeek parekotasun handia erakutsi zuten eta batak zein besteak ez zuten baloiaren jabetza garbirik hartzerik lortu, ez eta gola egiteko aukera garbirik ere.

Bigarren zatian, ordea, lehenengo zatian ez bezalako gol aukerak izan ziren eta futbol alaiago bat ikusteko aukera ekarri zuen horrek. Gauzak horrela, Joseba Ferriz aurrelariak baloia sareetara bidaltzea lortu zuen eta gorrixek bat eta huts aurretik jarri ziren markagailuan. Ondoren, Marat Garate hegaleko jokalariaren gola etorri zen. Bi eta hutsekoa egin eta lasaitasuna eman zion taldeari.

Bien bitartean Ikasberri saiatu zen gola egiten, baina gorrixek defentsan egindako lan onak eta Paul atezainak egindako geldituek ez zioten golik egiten utzi. Lehengo jardunaldian beraz hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Datorren asteburuan Zumarragako Urola taldea bisitatuko dute. 


 

Ohorezko Infantil mutilak

Elgoibar 4
Anaitasuna CD 1

Porrot egin zuten Elgoibarrera egindako bidaian

Urteari hasiera emateko Elgoibarren zuten igande goizean hitzordua. Partida hasi eta 15. minuturako bi eta huts galtzen ziren gure mutilak, beraiek egindako akatsen ondorioz.

Lehenengo zatian ez zen bestelako joku onik izan, eta bigarren zatia hasi orduko hiru eta hutsekoa egin zuten etxekoek. Emaitza horrekin zaila zegoen buelta ematea, eta gainera laugarrena egin zuen Elgoibarren minutu batzuk beranduago. Neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela egin zuten gure Ohorezko Infantil mutilek taldeko gol bakarra, azken emaitza lau eta batekoa izanik.

Datorren jardunaldian Eibar hartuko dute San Juanen.


 

Infantil Txiki

Santo Tomas Lizeoa 0
Anaitasuna CD 7

Denboraldiko bigarren garaipena Donostian iritsi zen Infantil Txikientzat.

Nahiz eta larunbateko partida ordu arraroan izan, gaztetxoak intensitate eta jarrera ikaragarriarekin irten ziren eta hasiera-hasieratik partidaren jabe izan ziren. Lehen gola kornerretik etorri zen. Landutako jokaldi on batetik Eritz Etxanizek aurreatu zuen taldea. Hortik aurrera behin eta berriz aurkariaren atera jokaldi onen bidez heltzen ziren gure mutilak. Bigarrena ere Eritzek sartu zuen. Atsadenaldira huts eta bi joan ziren, itxura oso ona emanaz.

Bigarren zatian ez zuten intentsitatea jaitsi eta ondorioz gol gehiago heldu ziren. Hirugarrena Eritz Jacintok egin zuen. Hortik gutxira aldaratze baten ondoren, Joanes Davilak baloiari bultza bakarrik egin behar izan zion huts eta laukoa egiteko. Bosgarren gola ikaragarria izan zen, bi ukitutan konbinatuz, Eritz Etxaniz eta Jacinto bat-bikoak eginez Santo Tomas Lizeoaren atera heldu ziren, eta bigarren honek gol bikaina sartu zuen.

Huts eta seikoa Eritz Etxanizen eskutik etorri zen, hat-trick pertsonala eginez. Azkeneko golaren egilea, Xabier Larrañaga izan zen. Gol polita egin zuen aurrelariak. Amaiera arte erritmorik jaitsi gabe eta aurkariarekiko errespetu osoz jokatu zuten gure mutilek. Zaila da baina partida guztiak jarrera berdinarekin jokatzen badituzte, emaitza politak ateratzeko esperantza osoa dute entrenatzaileek. 

Datorren jardunaldian Internacionalen aurka jokatuko dute Matigoxotegin.


 

Infantil neskak

Anaitasuna CD 2
Arizmendi 2

Ez zen egunik onena izan Infantil neskentzat

Partida, jokoari dagokionean behintzat, eskasa izan zen. Markagailua estua izan zen denbora guztian eta emozio handiko neurketa ikusi ahal izan zen gutxienez.

Bi aldiz aurreratzea lortu zuten gure neskek, baina ezin izan zuten garaipena lortzerik izan. Bat-bikoak eginez ondo iritsi ziren bolada batzuetan gureak, baina aukerak egin arren ez zuten asmatu ate aurrean. Atzeko lerroetan, ordea, bigun egon ziren gure neskak.

Jokatzen irteten saiatu ziren, baina larunbatekoa ez zen beraien egunik onena izan eta kontroletan huts eginda, baloi asko galdu zituzten. Bidezko emaitza izan zen, gure nesken taldeak irabazteko esperantza zuen arren. 

Golegileak: Karmele eta Udane

Datorren jardunaldian Oñatin Aloña Mendiren aurka neurtuko dituzte indarrak


 

Alebin Errendimendua

Anaitasuna CD 6
Ilintxa 2

Errendimenduko alebinek San Juanen lortutako garaipenarekin hasi dute Kopa Txapelketa

Kopako lehen jardunaldian sei eta bi nagusitu ziren Ilintxa taldearen aurka. Legazpiarrak bat eta bi aurretik egon ziren markagailuan, baina ondoren gure mutilak partidari buelta emateko gai izan ziren, une batzuetan oso ondo jokatuz gainera.

Golegileak: Jon Galdona (2), Unai Azkune (1), Mikel Aranbarri (1), Ekaitz (1) eta Endika Garagarza (1)

Datorren jardunaldian Debako Errotazar futbol zelaian jokatuko dute Amaikak Bat taldearen aurka.