Ordizian hasi eta Elgoibarren amaitu
Gaur egin du Gipuzkoako Futbol Federazioak Donostian duen egoitzan Ohorezko Mailako zozketa. Anaitasunak etxetik kanpo hasi eta amaituko du denboraldi berria.
Gaur egin du Gipuzkoako Futbol Federazioak Donostian duen egoitzan Ohorezko Mailako zozketa. Anaitasunak etxetik kanpo hasi eta amaituko du denboraldi berria.
Futbol Eskolako neska-mutilek izena emateko aukera izango dute datorren astean Txerloiako bulegoetan. Izena emateaz gain, arropa probatzeko aukera ere egongo da. Uztailaren 26an, nesken txanda izango da, eta uztailaren 27an, berriz 2006-2007 urteetan jaiotako mutilena.
Datorren denboraldira bidean lanean jarraitzen du C.D. Anaitasunak, eta kirol arloan bi talde gehiago izango direnez, AVIA eta Soraluce etxeen irudiak eramango dituzte elastiko gorrixetan.