C.D. Marianistas etxean, C.D. Padura kanpoan

Gaur arratsaldeko 18:00etan egin da Euskadiko Futbol Federazioaren eraikinean Hirugarren Mailarako igoera faseko zozketa. Anaitasunaren aurkariak ezagunak genituen dagoeneko, baina etxean eta kanpoan noren aurka eta noiz jokatuko diren zozketatu dituzte bertan.

Gaur egin den zozketan Anaitasunak asteburu honetan atseden hartuko duela erabaki da. Ekainak 4-5eko asteburuan, berriz, Arabako Ohorezko Mailan bigarren sailkatu den C.D. El Pilar Marianistas jasoko dute Igor Quindosenek Txerloiako Udal Futbol Zelaian.

Etxean neurketa bat jokatu beharra dago derrigorrez, etxetik kanpo bezalaxe. Ekainaren 11-12 asteburuan, bestalde, C.D. Paduraren aurka Arrigorriagako belar artifizialeko Kristo Santua Futbol Zelaian (100 x 60 m) jokatuko dute.

Irabazi arren, zain egon behar

Igoera fase honetan Anaitasunak bere bi neurketak irabazita ere ez luke Hirugarren Mailara igotzea lortuko zuzenean. Hirugarren Mailatik Espainiako Bigarren B mailarako igoerako Play Offak jokatzen ari diren diren taldeen eta Bigarren B mailatik Hirugarren Mailara ez jaisteko borrokan ari diren taldeen menpe baitago dena.

Bigarren B mailan Leioa taldea Hirugarren Mailara ez jaisteko promozioko kanporaketa ari da jokatzen Olimpic Xativa taldearen aurka. Bizkaitarra ez balirateke Hirugarren Mailara jaitsiko, dena errazagoa izango litzateke. Leioak mailari eutsiz gero, Hirugarren Mailatik Bigarren B mailara bi euskal talde igota, hau da, Zamudio, Lagun Onak, Bermeo edo Balmaseda taldeetatik bi igota nahikoa izango litzateke.

Txanponaren beste aldeari begira jarrita, azkenik, Leioa Hirugarren Mailara jaitsiko balitz, Hirugarren Mailatik Bigarren B mailara igotzeko Play Off-ak jokatzen ari diren lau euskal taldeetatik hiruk lortu beharko lukete mailaz igotzea. Nahasgarria eta zaila dirudien arren, dena da posible.