Aldaketak mutilen kirol arduradunetan

C.D. Anaitasunak 2016/17 denboraldira begira mutilen kirol arduradunetan aldaketak egingo ditu.

- Mikel Arregi "Ispizu" kirol arduradunak, orain arte bete duen kirol zuzendari eta zuzendaritzako kide kargua uztea erabaki du. Zortzi urte pasatu ditu Arregik klubean eta bitarte horretan zazpi urte eman ditu entrenatzaile bezala eta sei zuzendaritzako kide moduan, urte batzuetan bi karguak aldi berean uztartuz. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Anaitasunagatik urte guzti hauetan erakutsitako konpromiso, profesionaltasun eta bereziki kolore gorrixegatik erakutsi duen maitasunagatik. Aldi berean, etorkizunera begira onena opa dio klubak alor pertsonal eta profesionalean. Mila esker, Ispizu.

QuindosIraitz

Iraitz Korta eta Igor Quindos izango dira kirol arduradun berriak

- Mikel Arregik betetzen zuen funtzioa bi zatitan banatuko du orain klubak. Alde batetik, Igor Quindos Ohorezko Mailako entrenatzaileak entrenatzaile kargua betetzeaz gain, mutilen Ohorezko Maila, Jubenil Maila eta Kadete Mailaren kirol ardura hartuko ditu bere gain. Bestetik, Iraitz Korta Infantil eta Alebin mutilen funtzionamenduaz arduratuko da datorren denboraldian.