Denboraldi amaierako Batzar Orokorra, uztailaren 1ean

Pasa den denboraldian egin bezala, aurtengoan ere Gorrixen Egune baino egun bat lehenango egingo du Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak denboraldi amaierako batzar orokorra. C.D. Anaitasunaren 2015-2016 denboraldiko Batzar Orokorra Elkarguneko Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Anaitasunaren Batzar Orokorra

Pasa den denboraldiko Anaitasunaren Batzar Orokorreko bilera normaltasun osoz egin zen

Bertan, besteak beste, denboraldiko laburpena egitea izango da zuzendaritzako kideen helburu nagusia. Ekonomiaren ikuspuntutik, antolakuntza aldetik eta kirol arloari erreparatutako errepaso bat egingo da lehenik, eta behin hau eginda, datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak azalduko ditu Zuzendaritzak.

Bazkideei eta bazkide ez direnei gonbidapena luzatu nahi die C.D. Anaitasunaren batzar nagusi honetan parte hartu dezaten.