Igoera faseari begira (Larunbata, 17:00)

Bihar arratsaldeko 17:00etan Anaitasunak Gasteizko C.D. El Pilar Marianistas taldea jasoko du Txerloian. Hirugarren Mailarako Igoera Faseko lehen neurketa dute Igor Quindosenek, zozketak hala izatea erabaki baitzuen. Gasteiztarrek pasa den astean jipoi handia jaso zuten etxean C.D. Padura talde bizkaitarraren aurka, eta igoerarekin amesten jarraitu nahi badute, Txerloian irabazi besterik ez zaie gelditzen arabarrei.

Gure mutilei asko kostatu zaie Hondarrabiako kolpetik burua altxatzea, baina indarrez lepo dira biharko neurketarako. Aste honetan ere jokalariek hiru lan saio burutu dituzte Igor Quindos entrenatzailearen agindupean, eta lehenik eta behin Marianistas taldeari irabazi eta gero Igoera Fase hau irabazteko helburu garbiarekin ekingo diote erronka berri honi. Irabazita ere dagoeneko jakina da mailaz igotzea zaila izango dela, dena Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzen diren euskal taldeen menpe baitago.

Deialdia:

Atezainak: Xuban, Etxeberria

Atzelariak: Zulaika, Izagirre, Joritz, Beitia, Kepa

Erdilariak: Unai, Landa, Mikel Pastrian, Xabi, Oier Elorza, Aramendi, IƱigo Arzalluz

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Mendizabal, Ander Pastrian