Anaitasunak gol sortarekin agurtu du Txerloia
| Anaitasuna CD | 6 |
| C.D. El Pilar Marianistas | 0 |
Pasa den larunbatean gasteiztarren aurka lortutako emaitzarekin, Igor Quindosen taldeak Arrigorriagan berdinketa lortzea nahikoa izango du Hirugarren Mailarako Igoera Fasea irabazteko.
Goitik behera nagusitu ziren gure mutilak C.D. El Pilar Marianistasen aurka. Lehen gola egiteko orduerdia baino gehiago behar izan zuten gorrixek, baina behin lehena lortuta atsedenaldiraren aurretik erreskan egin zituzten hiru Igoera Faseko lehen neurketa erabakita uzteko. Gasteiztarrek ia ez zioten lanik eman Xuban atezainari, gol aukera bakarra eduki baitzuten neurketa guztian zehar.