Neurketa serioa Mastegin

Beti Gazte 0
Anaitasuna CD 1

Gureek hasi eta segituan egin zuten hiru puntuak batzeko balio izan zuen gola. Talde jokaldi on baten ondoren, Mikel Arzalluzek lortu zuen huts eta batekoa Mastegi zelaian

Joan aurretik zekiten Ohorezko Mailako mutilek Lesakako neurketa oso konplikatua eta gogorra izango zela. Anaitasunak Mastegin garaipenik lortzen ez zuela urte asko ziren, eta atzo, Anaitasunak neurketa serioa egin eta hiru puntu garrantzitsu batu zituen denboraldiko irteerarik gogorrenean.

Irakurri gehiago

Egun gaiztoa Txerloian

Anaitasuna CD 0
Ordizia 2

44. minutuan Ordiziak egindako golak min egin zien gureei, eta bigarren zatian hamar jokalarirekin geratu izana asko somatu zuen taldeak

Igor Quindosen taldeak ez zuen egunik onena izan. Hasierako minutuetan nagusi izan arren, atsedenaldira iritsi aurreko jokaldian gola egitea lortu zuten bisitariek korner jokaldi batean. Bigarren zatiko 15. minutuan, Joritz Badiolak bigarren txartel horia ikusi zuen, eta taldeak hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuen azken orduerdian. Ordiziak aldea handitzeko zulo handiak aurkitu zituen orduan, eta bigarren golarekin erabakita utzi zuen neurketa Txerloian.

Irakurri gehiago

Neguko txapeldunak

Anaitasuna CD 4
Elgoibar 0

Lehen zatian taldeak espazio handiak aurkitu zituen Elgoibarri min egiteko, baina bigarrenean partidaren erritmoa asko jaitsi zen

Anaitasuna neguko txapelduna da. Lesakan jokatu beharreko neurketaren faltan, Ohorezko Mailako taldeak lehen postua ziurtatu zuen atzo, larunbata, Elgoibarren aurka. Anaitasunak lehen zatian nahi zuen jokoa egiteko espazio handiak aurkitu zituen, eta zelaiaren egoerak ere lagundu zuen bisitarien lerroak azkar hausten. Bigarrenean, baina, euria eta nekea Anaitasunaren arerio bihurtu ziren, eta ordura arte egindako jokoa moteltzea lortu zuten. Ez ziren lehen zatian adina aukera izan Txerloian.

Irakurri gehiago

Partida borobila urtea lider amaitzeko

Anaitasuna CD 5
Amaikak Bat 0

Maila handiko golak ikusi ziren denboraldiko bederatzigarren garaipenean. Taldeak aspaldiko neurketarik borobilena egin zuen Amaikak Bat taldearen aurka

Amaikak Batek bere zelaian itxaron zion Anaitasunari, baina gure mutilek ez zuten arazorik izan bisitariek ezarritako lerroa hausteko. Lehen zatian Aramendi eta Landaren golekin bideratu zuen Anaitasunak neurketa. Bigarren zatian, kanpokoek aurrera egin nahi izan zuten, baina Aramendiren bigarren golak neurketa erabakita utzi zuen. Ondoren festara Mikel Arzalluz eta IƱigo Arzalluz gehitu ziren, eta gol horiekin neurketa bost eta hutsekoarekin amaitu zen, nahiz eta gehiagorako aukerak egin taldeak.

Irakurri gehiago

Puntuz-puntu, gehitzen

Oiartzun 0
Anaitasuna CD 0

Beste behin Anaitasunak aurkaria baino meritu gehiago egin zituen neurketa irabazteko. Aukera asko huts egin ostean, puntu bat gehiago batu zuen Igor Quindosen taldeak

Atzeko lerroan apenas sufritu zuen Anaitasunak. Etxeko taldeak aukera garbi bakarra egin zuen, eta oro har gorrixek izan ziren aukera gehiago sortu zituztenak. Hasiera bikaina egin zuen taldeak, baina pixkanaka oso joko bertikala hasi zen egiten, eta ez zen Oiartzun ezustean harrapatzeko gai izan.

Irakurri gehiago