Sufritzen jakin eta gero, garaipena Lasarten

Ostadar 2
Anaitasuna CD 4

Ondo sufritutako garaipena lortu zuen Anaitasunak Michelin zelaian, jada irabazita zituen hiru puntuetatik bi galtzetik gertu egon baitzen taldea luzapenean

Igor Quindosen taldeak sufritzen jakin zuen pasa den larunbatean Lasarteko Michelin zelaian. Neurketak itxura ona hartu zuen, bat eta hirukoarekin hiru puntuak poltsikoan baitzituen taldeak. Hala ere, Ostadarrek neurketa estutzea lortu zuen hamabi minuturen faltan, eta deskontuan Xubanek gelditutako penaltiarekin, hirunaka batzen jarraitzeko bidea eman zion Anaitasunari.

Irakurri gehiago

Seigarren puntua ere, poltsikoan

Anaitasuna CD 5
Aloña Mendi 0

Lehen zatian bi goleko abantaila lortu zuen taldeak. Atsedenaldiaren ostean, oñatiarrek jokalari bat galdu eta gero, eroso aurkitu zen taldea eta Aloña Mendiri bost gol egiteko gai izan zen

Anaitasunak garaipen zabala lortu zuen atzo, larunbata, Aloña Mendiren aurka. Mikel Arzalluzek ireki zuen markagailua 21. minutuan, eta 88. minutuan Ander Pastrianek egindako bosgarren golarekin itxi bigarren zatiaren amaieran. Aloña Mendi langile eta ausart bat agertu zen Txerloian, baina jokalari baten galerak eragin handia izan zuen bisitarien jokoan.

Irakurri gehiago

Landutako garaipena Ordizian

Ordizia 0
Anaitasuna CD 1

Neurketa amaitzeko hamabost minuturen faltan Ander Arabaolazak egindako golak denboraldiko lehen garaipena eman dio Anaitasunari

Partida gogorra, orekatua, aukera gutxikoa izan da Ordiziakoa, baina Anaitasunak izan duen aukerarik garbienean gola egitea lortu du. Mikel Arzalluzek jokoan jarritako kornerra baliatu du Ander Arabaolaza aurrelariak gola egin, eta bide batez, Anaitasunari lehen hiru puntuak emateko. 

Irakurri gehiago

Garaipenarekin itxi du denboraldi-aurrea Anaitasunak

Iurretako K.E. 1
Anaitasuna CD 2

Lehen zatian Anaitasunak neurketa ixteko adina aukera izan eta gero, bigarrenean sufritzea egokitu zaie gure mutilei

Iurretan jokatutako neurketan denboraldi-aurreko neurketarik onena egin du taldeak, bereziki lehen zatian. Laste hartu dute aurrea markagailuan gureek, eta orduerdia betetzerako huts eta bikoa egitea lortu dute baloia ondo mugitzen zuen Iurretako taldearen aurrean. Gol gehiago egiteko aukerak sortu dituzte Quindosen mutilek Larrako zelaian, baina asko barkatu ostean, bigarren zati estuagoa ikusi da Iurretako berdegunean.

Irakurri gehiago

Arratsalde iluna Deban

Amaikak Bat 4
Anaitasuna CD 1

Denboraldi-aurreko azken astean sartuta, itxura kaskarra erakutsi zuen Anaitasunak Deban.

Eraginkortasun handia erakutsi zuen Amaikak Bat taldeak Anaitasunaren aurrean. Laster hartu zuten aurrea etxekoek, baina bigarren zatian hiru gol eginda, Anaitasuna aukerarik gabe utzi zuen Ohorezko Mailara igo berria den taldeak. Denboraldi-aurreko bigarren porrota jaso zuten, beraz, gure mutilek.

Irakurri gehiago