Ezina Zarautzen aurka

Anaitasuna CD 0
Zarautz 2

Aurten ere Txerloitik lehen hiru puntuak eraman dituen taldea bihurtu da Zarautz

Bisitariek neurketa serioa egin zuten larunbatean Txerloian, 90 minutuetan ondo jarrita egon baitziren. Gureak hegaletatik zapaldu zuten aurkariaren area, baina ezin izan zuten golik egin. Zarautz gutxi iritsi ziren Xubanen atera, baina hiru aukeretatik bi baliatu zituzten puntuak batzeko. Neurketa amaitu aurretik erotu egin zen. Epaileak Anaitasunaren aulkitik Iker Epelde "Txorrote" egotzi zuen, eta Markel Eskurtzari bi txartel hori erakutsi zizkion hiru minututan. Jokalari bat gutxiagorekin gehiago larritu zen Anaitasunaren egoera.

Irakurri gehiago

Hiru puntu garrantzitsu Mutrikun

Mutriku 0
Anaitasuna CD 1

Neurketa estua eta gogorra jokatu zuten Mutrikuk eta Anaitasunak, baina hiru puntu garrantzitsu gehitu zituen Anaitasunak San Miguel zelai zailean

Atzo Mutrikutik zerbait batzeak asko balio zuen, eta Anaitasunak ez zuen hutsik egin. Borroka, lehia, intentsitatea, erritmoa eta lana izan ziren atzoko neurketaren giltzarriak. Anaitasuna borrokarako ondo prestatuta joan zen Mutrikura, eta neurketan etxekoek erakutsitako futbolari erantzuteko moduan izan ziren gure mutilak. Lehen zatian Iñigo Arzalluzek aukera garbia izan zuen huts eta batekoa egiteko. Bigarren zatian Iker Pastrian handi baten oinetatik hasitako jokaldian, Mikel Arzalluzi egindako penaltia adierazi zuen epaileak. Maisuki jaurti zuen baloia Iñigo Arzalluzek Anaitasunari hiru puntu garrantzitsu emateko.

Irakurri gehiago

Beste gol sorta bat etxean

Anaitasuna CD 4
Vasconia 0

Beste behin atsedenaldirako neurketa erabakita utzi zuten Igor Quindosen mutilek, eta bigarren zatian lasai jokatu zuten Vasconia gogor baten aurrean

Txerloiako futbol zelaian azken asteetan gertatu bezala, atsedenaldira iritsi aurretik neurketa erabakita utzi zuen larunbatean ere Vasconiaren aurka. Iñigo Arzalluzek penaltiz, eta Oier Beitiak eta Mikel Arzalluzek egindako golei esker, hiru eta hutsekoarekin hartu zuten aldageletarako bidea. Vasconiak goiko lerrotik egin zuen presioa, eta horrek joko zuzena egitera behartu zuen Anaitasuna lehen zatian. Bigarrenean, lasaiago aritu ziren gure mutilak, eta Ander Arabaolazaren eskutik Txerloiako hamabigarren gola egin zuen Anaitasunak.

Irakurri gehiago

Merezitako lehen porrota Hernanin

Hernani 2
Anaitasuna CD 1

Oier Beitiaren golari esker Anaitasunak aurrea hartu baldin bazuen ere, Hernani nagusi izan zen Zubipen, eta neurketa iraultzeko merituak egin zituen

Ez zuen neurketa ona egin Anaitasunak, eta etxeko taldearen arabera aritu ziren neurketako minutu gehienetan, bere zelaian jarrita kontraerasora jokatu baitzuen Quindosen taldeak. Zubipen aurrea hartzea lortu zuten gureek Oier Beitiak geldikako jokaldi batean egindako golari esker. Penalti bidez neurketa berdindu zuten hernaniarrek, ordea, eta atsedenaldiaren ostean jokaldi tamalgarri batean Izagirrek bere atean egindako golarekin, merezitako hiru puntu batu zituzten etxekoek.

Irakurri gehiago

Garaipenaren bidean jarraitzen du Anaitasunak

Anaitasuna CD 3
Martutene 0

45 minutu nahikoa izan zituen Igor Quindosen taldeak Martuteneren aurkako neurketa erabakita uzteko. Iker Pastrianek, birritan, eta Iñigo Arzalluzek egindako golak, laugarren garaipena eman zioten Anaitasunari.

Ondo jarritako Martutene aurkitu zuen Anaitasunak hasierako minutuetan, baina pixkanaka, eta lan eta pazientzia handiz, bisitarien lerroak haustea lortu zuen taldeak. Hiru puntuak etxean geldituko zirela garbi zegoen Txerloian, eta bigarren zati motela alferrikakoa izan zen.

Irakurri gehiago