Sentsazio onak Bergararen aurrean
| Anaitasuna CD | 5 |
| Bergara | 1 |
Bergarak bi eta batekoa eginda neurketa estutu duen arren, gureek kalitate handiko azken minutuak eskaini dituzte Txerloian
Zulaikak ateratako alboko sake luzeetatik egin ditu Anaitasunak atsedenaldiaren aurretik lehen bi golak. Xabier Soraluce ere protagonista izan da lehen zatian, goleko pasea eta gola egin baititu erdilari gazteak. Bigarren zatian Bergarak aldea murriztea lortu duen arren, gureek Liga hasierara mailarik onenean iritsi nahi dutela erakutsi dute zaleen aurrean, eta hiru gol eginda maila aparta erakutsi dute Bergara serio baten aurrean.
