Berdinketa, eta eskerrak

Anaitasuna CD 2
Touring 2

Anaitasunak Touringek baino gehiago erakutsi zuen garaipena lortzeko, baina luzapenean errenteriarrek hirugarren gola egin eta Txerloiatik hiru puntuak emateko bi aukera egin zituzten

Kontrolik gabeko neurketa izan zen igande arratsaldean Txerloian jokatu zena, baina neurketa kontrolatzeko saiakera gehien egin zituen taldea Anaitasuna izan zen. Neurketara ondo sartu zen Igor Quindosen taldea, eta aukerak bata bestearen atzetik iritsi ziren Touringen atera. Laster hartu zuen aurrea Anaitasunak, baina atsedenaldira iritsi aurreko jokaldian, errenteriarrek gureen gaizkiulertua baliatu zuten banakoa egiteko. Bigarren zatian ere zailtasunak aurkitu zituzten gorrixek, baina zelairatu berria zen Anderren eskutik iritsi zen bi eta batekoa. Bost minutura, ordea, berdinketa lortu zuten berriz ere bisitariek. Amaierara egoera asko aldatu zen, eta puntua ontzat eman beharrean aurkitu zen Anaitasuna.

Irakurri gehiago

Puntu ona urratu du Anaitasunak Aretxabaletan

Aretxabaleta 1
Anaitasuna CD 1

Anaitasunak aurrea hartu baldin bazuen ere, minutura etxekoek berdinketa lortu zuten. Bigarren zatian Aretxabaletak gehiago merezi izan zuen, baina Anaitasuna puntu on bat batzeko moduan izan zen Ibarra zelaian.

Anaitasuna ausartago ikusi zen lehen zatian bigarrenean baino, eta ondorioz etxekoek garaipena lortzeko meritu gehiago egin zituzten gureek baino. Halere, defentsa lanean erakutsitako jarrera aipatzekoa izan zen Ibarra zelaian. Neurketa 35. minutura sartzear zela egin zuen Unai Aranbarrik huts eta batekoa, baina minutura, Aretxabaletak banakoaren gola egin zuen. Gutxi iraun zuen pozak. Aldageletatik bueltan atxabaltarrek erasoan presentzia gehiago izan zuten Anaitasunaren aldean, eta une batzuetan gureak larri ibili baldin baziren ere, lider jarraitzeko puntua batu zuten Ibarra zelaian.

Irakurri gehiago

Ofizio handiko garaipena

Anaitasuna CD 2
Mondragon 1

Anaitasunak lan berezia egin behar izan zuen futbolean ondo jokatu zuen Mondragonen aurka. Ander Arabaolazaren eta Mikel Arzalluzen golek Anaitasuna lider jarri da.

Lana izan zen larunbateko neurketako giltzarria. Anaitasuna estu hartu zuen Mondragon taldeak, eta ondorioz gureek ez zituzten aukera asko egin. Halere, zaleek ez zuten gehiegi itxaron behar izan bat eta hutsekoa ikusteko. 18. minutuan Ander Arabaolaza aurrelariak bat eta hutsekoa egin baitzuen. Pozak, ordea, ez zuen asko iraun bi minutura Mondragonek banakoa egin baitzuen. Golaren ostean bisitariena izan zen neurketa. Bigarren zatian ere estu izan ziren gureak, baina Mikel Arzalluzen gol bakartiak puntuak Txerloian gelditzeko balio izan zuen.

Irakurri gehiago

Itzuli da Anaitasuna

Anaitasuna CD 4
Hondarribia 0

Neurketa erabakitzea zerbait kostatu zitzaion arren, Anaitasunak ez zuen arazorik izan Hondarribia mendean hartzeko

Bi neurketa garaipenik lortu gabe egon ondoren, Anaitasuna berriz ere bide onean da. Larunbatean Hondarribiari lau gol egin zizkion, eta azken bi asteetan golarekin zuen lehortea ere atzean uztea lortu du. Nagusi izan zen taldea, baina lehen zatian ez zuen lortu neurketa bideratzea, eta bigarrenaren hasieran asko sufritu zuen Igor Quindosen taldeak.

Irakurri gehiago

Puntu banaketa Irunen

Real Union 0
Anaitasuna CD 0

Gehiago egin ezin denean puntua ona izaten da, eta Gal zelaian batutakoa ontzat jo daiteke nahiz eta neurketa eramateko Real Unionek baino meritu gehiago egin zituen Anaitasunak

Neurketa zuzena ikusi zen Gal zelaian atzo, igandean. Euri asko egin zuen neurketa hasi aurretik Irunen, eta zelaiaren egoerak ez zuen uzten baloia behetik jokatzen. Bi taldeek joku zuzena egin zuten, atzelarien bizkarra aurkitu nahian. Hala ere, atsedenaldiaren ostean zelaia asko hobetu zen, eta Anaitasunak baloia hartu zuen Real Unionek bost atzelarirekin jokatzeko erabakia hartu eta gero. Gureak etxekoek baino gehiago iritsi ziren aurkariaren atera, baina ez zuten atea zulatzerik lortu.

Irakurri gehiago